Itsasoko Batzordearen jakinarazpenak:

Atzealdea Udaletxeko Ganbara Aretoaren erabilera balioanitza

Udaletxeko Ganbara Aretoaren erabilera balioanitza zehazteko bilera egingo da ostiral honetan, maiatzak 14an, arratsaldeko 7etan Aretoan bertan
14 MAI
Zerbitzuak

Itsasoar guztioi agur!

Maiatzaren 8an egindako Herri Batzarrean Udaletxeko Ganbara Aretoaren erabilera balioanitza izan genuen hizpide:

Alde batetik Siadecok Itsaso 2030 plan estrategikoaren ekintza planean jasotako ideiak azpimarratu ziren, esate baterako, bilera gela, Co-working, ikasgela, liburutegia, erakusketa aretoa, formazio saioetarako aretoa,…

Beste alde batetik, ideia berrien jasoketa ere egin zen eta beste jarduera batzuetarako erabilpena ere eskatu zen. Honako hauek aipatu ziren: herrian dauden Junta eta Batzordeetako bilerak egiteko eta hauen dokumentazioa gordetzeko lekua izatea, Herriko produktuen txokoa, Ondare eta Argazki Zaharren txokoa, Talde Feministarentzat espazioa izatea, Solasaldi literarioak egiteko lekua,…

Honek guztiak ekipamendu, funtzionamendu eta antolaketa aurreikuspen bat eskatzen duenez, interesa dutenekin bilera bat antolatzea erabaki zen.

  • BILERA EGUNA: maiatzaren 14a, ostirala
  • ORDUA: 19:00etan
  • LEKUA: Udaletxeko Ganbara Aretoa

Bertan elkar ikusiko dugulakoan, jaso bien bitartean  gure agurrik beroena,


 

            Itsasoko Batzordea

2021eko maiatzaren 12an