Itsasoko Batzordearen jakinarazpenak:
Atzealdea

Udazkeneko agenda kulturala

Udazkeneko agenda kulturalaren berri daukazue ondorengo jakinarazpenean.
19 IRA
Kultura

 

Itsasoar agurgarriak:

Udazkeneko agenda kulturalaren berri ematera gatozkizue:

  • Urriaren 21ean, ANTZERKI SAIOA izango da Alegiako pilotalekuan. “Sagastitarrak” antzezlanarekin datoz Koldo Olabarri, Joseba Apaolaza eta Ainhoa Etxebarria aktoreak. Ordua: 19:00etan.
  •  Urriaren 24ean, IRAKURLE TALDEAren TOPAKETA: Josune Arrondo Areizagaren “Barne bidaiak” liburua izango da hizpide eta idazlea ere bertan izango da. Ordua: 17:30etatik 19:00etara.

  • Urriaren 28an, AUZOLANA izango da Herriko gune desberdinetan (berariazko jakinarazpena bidaliko da).

  • Azaroaren 12an, JUBILATUEN EGUNA egingo da (berariazko jakinarazpena bidaliko da).

Gure artean izango zaitugulakoan eta aldez aurretik eskerrak emanez, har ezazue agur bero bat,

 

Itsasoko Batzordea

2023ko irailaren 19an