Itsasoko Batzordearen jakinarazpenak:
Atzealdea Udazkeneko auzolana
Aurtengo udazkeneko auzolana larunbatean, urriaren 31an, burutuko da.
Iaz bezala, oraingoan ere goizez egingo dugu eta Itsason 9:00etan elkartuko gara.
Auzolanean taldeka egiteko aurreikusitako lanak hauexek dira:
- Inbaditzaileak kentzen segi (Panpa belarra eta buddleia zuhaixkak)
- Su egurra prestatu
- Lorategiak atondu
- Kizkitzan arkupea margotzen bukatu, eta indiagaztaina podatu
- Desbrozatze lanak egin
- Itsusturriko aska eta txorrota garbitu
- Buzoiak margotu eta panelak garbitu
- Alegitik Itsasorako herribideko kanala desbrozatu
- Alegiko frontoiko sumideroak garbitu
JARRAIAN, 13:00ETAN, PARTAIDE GUZTIAK ITSASOKO OSTATUAN EGINGO DEN BAZKARIRA GONBIDATUAK GAUDE.
Izena ematea Itsasoko Udaletxean egin behar da, honako telefono zenbakira deituta: 943477790 edo helbide elektroniko honetara mezua bidaliz udala@itsaso.eus, izan ere, aurrekoetan bezala asegurua egiteko, eta otordua zenbatentzat prestatu behar den jakiteko aurrez datuak beharko genituzke.
Eskertuko genuke urriaren 27rako izena ematea, nahiz eta egunean bertan ere datuak jaso ahal izango diren.
Denoi eskerrak emanez,
Itsasoko batzordea
Itsason, 2026ko urriaren 21ean