Itsasoko Batzordearen jakinarazpenak:
2023ko UDAZKENEKO AUZOLANA
Aurtengo udazkeneko auzolana larunbatean, urriaren 28an, burutuko da. Ohi den bezala, Itsason 14:30etan elkartuko gara.
Auzolanean taldeka egiteko aurreikusitako lanak hauexek dira:
- Sanlorentzoko bide sarrera ondoan ihartutako intxaurrondoa bota
- Su egurra egin (egurra ebaki, pitzatuta jarri eta barrura sartu)
- Sanlorentzoko pistatik Goittiko basorako sarrera garbitu/hobetu
- Seinalitika birpasatu eta garbitu, eta hondatutako panelak aldatu
- Kizkitzan kanaloiak garbitu, kanpaiaren sistema konpondu, Kizkitzan eta Sanlorentzon
- Kanposantuko igoerako eskailera maila konpondu
- Lorategiak atondu
- Plazako zaborrontziak eta bankua zorura lotu
- Elizako banku batzuei pipin kontrako tratamendua eman
- Arrobiako bidezidorra eta Zezenbarrutirako bidexka desbrozatu
JARRAIAN, 19:00ETAN, PARTAIDE GUZTIAK ITSASOKO OSTATUAN EGINGO DEN AFARIRA GONBIDATUAK GAUDE.
Izena ematea Itsasoko Udaletxean egin behar da, honako telefono zenbakira deituta: 943477790 edo helbide elektroniko honetara mezua bidaliz udala@itsaso.eus, izan ere, aurrekoetan bezala asegurua egiteko, eta mokadutxoa zenbatentzat prestatu behar den jakiteko aurrez datuak beharko genituzke urriaren 26rako, nahiz eta egunean bertan ere datuak jaso ahal diren.
Arduradunak materiala prestatua izango dute, baina partaide bakoitzak bere eskularruak eramatea eskatzen da.
Denoi eskerrak emanez,
Itsasoko Batzordea
2023ko urriaren 20an