Itsasoko Batzordearen jakinarazpenak:
Dakizuen bezala, udazkeneko auzolana, urriaren 26an, larunbata, burutuko da. Itsason 14:30etan elkartuko gara.
Dagoeneko egin beharreko lanak, materiala eta arduradunak zehaztuta daude eta deialdi hau parte hartzeko eta izen-ematea gauzatzeko banatzen dugu.
Izan ere, aurrekoan bezala asegurua egiteko, eta zenbatentzat afaria prestatu behar den jakiteko aurrez datuak beharko genituzke.
Auzolanean taldeka burutuko diren lanak hauexek izango dira:
- Sakristi azpiko lokala garbitu eta zoru berria botatzeko prestatu
- Elizatariko eskaileretan irisgarritasuna bermatuko duen ranpa jarri
- Zirkuitu desberdinen seinalitika jartzen jarraitu eta falta diren baserri eta leku izenak ere jarri.
- Alegian, presa inguruan, erreka garbitu
- Alegiako presa inguruan eta San Lorentzon mahaiak eta bankuak kokatu
- Errekatik Uribar artean dauden hesi zaharrak kendu eta alanbreak bildu
- Itsaso eta Alegiako lorategiak txukundu
Jarraian partaide guztiak Ostatuan egingo den afarira gonbidatuta zaudete.
Izena eman nahi duenak dei dezala honako tlf zenbakira ( 943 477790) edo mezu bat bidali helbide elektroniko honetara: udala@itsaso.eus urriaren 23a baino lehen.
Bide batez, afaltzera geldituko zaren adieraztea eskertuko genizuke.
Aldez aurretik denoi eskerrak emanez,
Udal Batzordea
Itsason, 2019ko urriaren 18a