Itsasoko Batzordearen jakinarazpenak:
Atzealdea Urriak 12an Karrantzara irteera
Herritar adiskideak,
Bi urteren ondoren herriko irteera antolatu dugu elkarrekin egunpasa ederra igarotzeko asmoarekin.
Karrantza izango dugu jomuga, Ambasaguas, Pozalagua eta Güeñes bisitatuz.
EGITARAUA
- 8:15 Irteera. Autobusa Alegiako beheko taberna zenaren parean hartuko dugu.
- 10:30 Ambasaguas-era iritsi eta hamaiketakoa egin (antolakuntzak eramango du).
- 11:00-12:00 Dolomiten aintzinako fabrikaren museoa bisitatu
- 13:00-14:00 Pozalaguako kobazuloan bisita gidatua
- 14:30 Bazkaria Aizko jatetxean
-
Helduen menua (markatu zure aukera, lehena eta bigarrena): Babarrunak txorixokin,Menestra edo Entsalada mistoa / Oilasko errea edo Legatza labean / Ogia, edaria eta postrea
- Haurren menua: solomoa patatekin, enpanadillak, kroketak eta arrautza. Ogia, ura eta postrea.
- Arratsaldean, Güeñes-era joan. Herria bisitatzeaz gain, bi ekintzen artean aukeratu dezakegu:
- OcioKar Karting-en ibili
- Arenatzarte parkea ikusi (natura eta artea espazio berean)
- 20:30 itzulera Alegiara.
OHARRAK:
. Izen-ematea Udalean bertan egingo da irailaren 30erako, honako telefono zenbakira deituta (943 477 790) edo posta elektroniko bidez (udala@itsaso.eus).
. Izena ematerakoan bakoitzak adierazi beharko du bazkarirako menua.
. Prezioak: Helduak 20€ ; ikasleak 12€; 10 urtez azpikoak doan. Autobusean kobratuko da.
Gure artean izango zaitugulakoan, agur bero bat,
Itsasoko Batzordea