Blog sarrerak:

Atzealdea Wifi irekia Itsason

1
Wifi4EU diru-laguntza lortu zen Europar Batasunetik eta horren bitartez gaurtik aurrera Alegi eta itsasoko plaza eta inguruetan Wifi irekia izango da dohainik

2020·01·08


Europar Batasunetik Wifi4EU programako diru-laguntza lortu zen 2018 urte amaieran Ezkiorekin batera, herriko gune nagusienetan Wifi irekia izan zezaten bizilagunek dohainik.

Talaia enpresarekin garatu da proiektua eta gaurtik aurrera Wifi irekia eskuragarri dago bai itsasoko plaza eta inguruetan (eliza, parkea...) eta baita Alegin ere, plaza, eliz atari, parke, frontoia eta inguruetan.

Erabili ahal izateko mobil, tablet eta ordenagailuetan "Wifi_Publikoa" izeneko sarea aurkitu beharko da. Bertara konektatu eta lehen aldian, zerbitzuaren baldintzak onartu beharko dira horretarako gaitutako web orrian. Hortik aurrera, Wifi sarearen inguruan izatean, berehala konektatuko da zuzenean Wifi sarera.

Zerbitzura konektatu behar den web orri horretan kanpotik datozen bisitarientzat herriaren inguruko informazioa izango da eskuragarri.

1