Blog sarrerak:
Atzealdea Willistarren bidaia Estatu Batuetan zehar
2018·12·11
Willis familiak Estatu Batuetan 4 hilabetean zehar eginiko bidaiaz buruko ikusentzunekoa aurkeztu ziguten gerturatu ginen itsasoar guztioi.
Izan ere, Itsason 2017 urtetik bizitzen badaude ere, Estatu Batuarrak dira izatez eta beraien alaba nagusiak bertan Unibertsitatea hasten zuen aitzakiarekin, hari lagundu eta beste hainbat zeregin egiteko ere aprobetxatu zuten joana.
Azkenean, 26.000 kilometro inguruko bidalia egin zuten Estatu Batuetako 30 estatu baina gehiagotan zehar. Bidaiako argazkiekin ikusentzunekoa prestatu zuten eta Estatu desberdinetako argazki eta berezitasunak azaltzen joan ziren, beraien jatorria den North Carolina menditsutik (Euskal Herriaren antzekoa) hasita.
Aipatzekoa, Boisez ere kontatu zigutena eta bertakoekin egindako harremanei esker, laister bisitan izan ditzakegula Itsason bertan.
Adi egon ginen hitzaldira, oso interegarria izan zen eta gerturatu ginen guztiontzat.
Ondoren, amerikar estiloko afaria izan genuen Itsasoko Ostatukoen "fast food"aren interpretazio propioa. Eta bukatzeko, Estatu Batuetan tipikoa den "mashmeallows"ak erre genituen sutan eta gaileta eta txokolateaz lagundurik jan.
Gau ederra joan zen eta hunkituta bukatu genuen Willistarrek Itsasorenganako duten maitasuna dela eta!