Itsasoko Udalaren jakinarazpenak:
Atzealdea

"Zoaz pake santuan" antzerkia

Abenduko agenda kulturalarekin jarraituz, datorren larunbatean, abenduaren 11an, antzerki emanaldia dugu Alegiako pilotalekuan, 18:30etan.
11 ABE
Kultura

Itsasoar agurgarriak:

Abenduko agenda kulturalarekin jarraituz, datorren larunbatean, abenduaren 11an, antzerki emanaldia dugu Alegiako pilotalekuan, 18:30etan

COVID egoera kontutan hartuta, eta ikuskizuna berme guztiekin eskaini ahal izateko, eserlekuak distantzia batera jarriak egongo dira.

Aulkiek mugatuko dute aforoa eta ikusleak  arduraz jokatzea eskatzen da: ikuskizunak irauten duen bitartean musukoarekin egotea, aulkiak lekutik ez mugitzea eta alboetan zutik ez gelditzea.

Gure artean izango zaitugulakoan eta aldez aurretik eskerrak emanez, har ezazue agur bero bat,


 

            Itsasoko Batzordea

2021eko abenduaren 06an