Itsasoko Udalaren jakinarazpenak:
Atzealdea

Zuhaitz Egunaren ospakizuna

Zuhaitz eguna antolatu da martxoak 6ko larunbaterako eta nahi duen orok San lorentzoko lursailean zuhaitz bat landatzeko aukera izango du.
6 MAR
Auzolana

ZUHAITZ LANDAKETAK SAN LORENTZO INGURUAN

(Natura Ondarearen Kontserbazioa)

Natur Ondarearen Kontserbazio Proiektuan, beste urrats bat eman da otsailaren hasieran eta 2800 landare inguru landatu dira San Lorentzo inguruko lursailean, bertako basoaren leheneratzea helburu. 

Hala ere, beste 50 bat landare utzi dira herritarrak landatu ditzagun Zuhaitz eguna ospatuz

 Horretarako finkatu dugun eguna martxoaren 6a da. 

Goizeko 10etan elkartuko gara Itsason eta elkarrekin joango gara San Lorentzo aldera, Arantzadi Zientzia Elkarteko Mikel Etxeberria lagun dugula.

Aitzurrak bertan izango ditugu. 

Aldez aurretik izena ematea gomendatzen dugu (943477790 edo udala@itsaso.eus

Gure artean izango zaitugulakoan, 

                                  

            Itsasoko Batzordea

2021eko otsailaren 27an