Itsasoko Batzordearen jakinarazpenak:

Atzealdea Zuhaitz egunaren aldarrikapena

Zuhaitz egunaren ospakizuna izango da igande honetan, martxoak 20, goizeko 10etatik zuhaitz landaketekin san Lorentzo inguruan
20 MAR
Auzolana

ZUHAITZ LANDAKETAK SAN LORENTZO INGURUAN

(Natura Ondarearen Kontserbazioa)

Natur Ondarearen Kontserbazio Proiektuarekin jarraituz, eta Zuhaitzaren eguna aldarrikatuz, urrats berriak eman dira otsailean eta martxoan San Lorentzo inguruko lursailetan, izan Aldundia izan eskolaumeak, bertako basoaren leheneratzea helburu hartuta.

Hala ere, beste 100 bat landare utzi dira herritarrak landatu ditzagun:  haritzak,  hurritzak, gereziondoak, gaztainondoak, astigarrak, ….

Horretarako finkatu dugun eguna martxoaren 20a da. 

Goizeko 10etan elkartuko gara Itsason eta elkarrekin joango gara San Lorentzo aldera, Aranzadi Zientzia Elkarteko Mikel Etxeberria lagun dugula.

Aitzurrak bertan izango ditugu. 

Amaitutakoan, hamaiketakoa prest izango dugu Ostatuan.

Aldez aurretik izena ematea gomendatzen dugu (943477790 edo udala@itsaso.eus)                                                             

Gure artean izango zaitugulakoan, 

 

                                                      Itsasoko Batzordea

 

2022ko martxoaren 14ean