Alegia - Uribar bide berdea

 

Alegia - Uribar bide berdea

Itsasoko Alegia auzoko parkea eta frontoia

 1,8km     7m     30min

Alegiatik Uribar aldera doan bide berdea, asfaltatua eta itzalez, eserlekuz eta iturriz hornitua dago, denontzat egokitua, edozein mugikortasun egoera dela ere.

Zuhaitzez jantzitako Santa Lutzi edo Argixao izeneko ibai ertza du alde batean; bertan, Alegiako errotara zetorren kanalaren eta presa izandakoaren aztarnak ikusgai daude.

Bestean, alderik alde Madurako zelai zabalek ematen duten primerako ikuspegia.

Behin Epelde erreka zeharkatuz gero, XV. mendeko ondare artistiko-historikoa den Uribar baserri-dolarearen altxorra aurrez aurre topatuko duzu.

Itsasoko Alegia auzoko Uribar baserria