Web edukia bistaratu

Udal Osoko Bilkurak eta Herri Batzarrak

Udal Osoko Bilkurak

Udaleko Osoko Bilkura udal-gobernuan herritarren ordezkaritza politiko gorena duen organoa da. Baina erabaki estrategiko handiak hartu aurretik, eztabaida guneak sortzen ditu bai batzorde desberdinen inguruan, baita Herri-Batzarretan ere. Zinegotzi guztiek osatzen dute eta alkatea da burua. Udalbatzak, Ohiko Osoko Bilkurak eta ez-ohikoak egiten ditu.

Udaleko Ohiko Osoko Bilkurak hiru hilabetean behin egin ohi dira, eta normalean asteazkenetan, Udal Batzordeak deialdian adierazten duen orduan.

Jorratu beharreko gaien presarengatik aukerarik ez dagoenean baliodun bi egun lehenagotik deialdia egiteko, Udalbatzak ez-ohiko Udal Osoko Bilkura deituko du.

 

Herri Batzarrak

Herri Batzarrak, herritarrei informazioa adierazteko erabiltzeaz gain, Itsasorentzat esanguratsuak diren erabakiak hartzeko gune ere badira. Tratatzen diren gaiak anitzak dira, hala nola, udal-aurrekontuak, hirigintza-antolamenduko plan orokorra (HAPO), zerbitzuak, auzolanak,... eta gobernu-organoak aintzat hartzen dituen beste hainbat gai.

Prozedurari dagokionez, herri batzarraren egitura honelakoa litzateke:

  1. Udalak ahalik eta informazio gehien herritarren eskura jarri eta Udalaren ikuspegia azaldu.
  2. Emandako informazioa azpitaldeetan eztabaidatu eta galderak eta kezkak jaso.
  3. Erantzunak eta kezkak jaso ondoren talde bakoitzeko bozeramaileak Batzarrari azaldu. Behar adinako argibiderik egon ez balitz, behar den denbora eman informazioa osatzeko.
  4. Informazio guztia eztabaidatu ondoren, batzarkideen isilpeko iritzia idatziz bozkatu (herrian erroldatutakoak eta 16 urtetik gorakoak).
  5. Batzarraren iritzia jaso ondoren, Udalbatzak erabakia hartu.

Bai Udal Osoko bilkuren deialdia bai Herri Batzarren deialdia herritar guztiei helarazten zaie eta herriko iragarki tauletan ere ikusgai jartzen dira.

 

Eduki publikatzailea
pdf
1.1 MB
2020·10·17 Herri batzarra

Honako gaietan sakondu da: 

  • Itsasoren udalerri izaerari dagokion Madrileko Auzitegi Gorenaren aurkako sententziaren ondoren jorratutakoak
  • Otsaileko batzarraz geroztik Udalak emandako pausoak
  • Udazkeneko auzolana urriaren 24ean
pdf
98.56 KB
2020·05·19 Herri batzarra

Honako gaietan sakondu da: 

Azken Batzarretik honakoak:

  1. Alarma Egoeran Udal Batzordeak hartutako erabakiak
  2. Gizarte Langilea
  3. 2020ko Foru Fondoaren jaitsiera
  4. Udaletxeko ganbarako proiektua
  5. Landa bideak egokitzeko diru-laguntza programa
  6. Ormaiztegi-Alegi-Ezkio bidegorriaren inguruko eskarea Aldundira
  7. Smart village programa
pdf
631.57 KB
2020·02·29 Herri batzarra

Honako gaietan sakondu da: 

Azken Batzarretik honakoak:

  1. Abenduko batzarraz geroztik Udalak emandako pausoak (Alegiako bulebarizazioa, Zumarraga-Beasain peajea, Gernikako arbolaren landaketa, Auzolana, Bide publikoen inbentarioa eta ordenantza, Udaletxeko ganbara eta teilatuko obra, Udal artxiboa, Itsaso 2030 lantaldeak)
  2. Aurrekontuak 2020
  3. Ondare naturalaren berreskurapena