Udal langileak
Udal langileak
Gaur egun, honako langileak ditu Itsasoko Udalak:
IDAZKARI KONTU-HARTZAILEA
Martin Iparragirre Mujika
Osoko Bilkuren deiak eta aktak egitea, Udalbatzari lege-aholkularitza eskaintzea, Udal eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren Erregistro Orokorra eramatea, erabaki eta hitzarmenen tramitazioa, prozedura eta epeen jarraipena, Udal-baliabide ekonomikoen gestioa eta gastu publikoaren fiskalizazio eta kontrola... Informazio gehiago.
ADMINISTRARIA
Iker Lizardi Iturriza
Publikoari harrera eta informazioa, agirien tramitazioa, bizilagunen errolda eta katastroa kudeatzea eta diruzaindegia, errekaudazioa eta kontabilitatean idazkari kontu-hartzaileari laguntza ematea, besteak beste. Informazio gehiago.
GIZARTE LANGILEA
Bihotza Esnaola Edo
Giza-zerbitzuak eskaini, kudeatu eta koordinatzearen arduraduna: etxez etxeko laguntza, hirugarren adina, marjinazioaren prebentzioa eta gizarteratzea, familia eta elkarbizitza... Informazio gehiago.
ARKITEKTOA
Mirian Otamendi Itoiz
Udalerriari eragiten dioten eta Udalaren eskumenekoak diren hirigintza kudeaketarako plangintzak, lizentziak, kontrolak eta agiriak gauzatu, jarraipena egin eta koordinatzearen arduraduna, baita Udal Korporazioari aholkularitza teknikoa ematearena ere. Hiri antolaketaren inguruko informazio gehiago.
APAREJADOREA
Estibaliz Igartua Echevarria
Obra proiektuetan parte hartu edota egindakoak errebisatzearen arduraduna, baita Udal Korporazioari aholkularitza teknikoa eta aurrekontuen arloko informazioa erraztearena ere.