Hamar baserri ondare

Hamar baserri ondare

Atal hau, baserri guztiak ondaretzat ditugula esanez abiatu behar dugu. Izan ere, landa eremuetako aberastasun guztia, elikagaiak, natur ondarea, artea eta  kultura, besteak beste, baserri guztiei esker dugu.

Itsasok laurogei inguru baditu, oraingoan Eusko Jaurlaritzaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren katalogoetan Ondare historiko-artistiko izendapena jasotzen duten 10 baserri/eraikin zibilen berri  jaso nahi dugu, tartean, Alberto Santanak (guretzat historialari erreferentea oso) 2015ean Donostiako Arkitektura Fakultatean eskainitako hitzaldian dugun ondare aberats hori ulertzeko eman dizkigun irizpideekin batera (gazteleraz):

“El caserío como logro arquitectónico, nació a finales del s XV. Los mandaron construir los labradores libres. Aquellos primeros caseríos fueron edificados no por la aristocracia ni otras élites, sino por los propios agricultores, los que poseían una cierta cantidad de tierras y ganado”.

Gure katalogoan XVI eta XVII. mendeetan datatutakoak ditugu, batzuk baserri-dolare izanak, harlan-gaitzezko hormak edota egurrezko egitura ikusgarriak dituztenak, puntu-erdiko arkudun sarrerak edota aurrealdeak oholtzaz edo adreiluz itxiak (argazkietan ikus ditzakegu denak).

Baina arkeologikoki interes berezia dutenen artean Eztala aurkitzen da. Izan ere, Areriako Alkatetza Nagusian alkate izendapenarekin bi aldiz XVI. mendean aurkitzeaz gain (Maestro de Eztala, 1519,  eta Pedro Lopez de Eztala, 1533), Eztalak Itsasoko zozkerarik handienari ematen dio izena: Eztalaldea (Albitsuondotik hasi eta Ibur bitarte). Eztala izena inguruko baserri askok jasoa dute: Eztala, Eztalagoitia, (Eztala)Beitia, Eztalaurrutia ( desagertua), Eztala txikia (desagertua), Okinarritik gertu zirenak.

Itsasoko ondare baserriak: Eztala

Eztala baserria

“Ese caserío de la primera época está sobredimensionado. No hacía falta tanto espacio, pero el propietario quería aparentar, que los demás pensaran que era un hidalgo”.

Itsasoko ondare baserriak: Oria

Oria baserria

La «singularidad o genialidad vasca» estriba en haber logrado «sintetizar en un único edificio, colosal, de hasta mil metros cuadrados distribuidos en dos y tres plantas, todas las funciones esenciales: lagar, vivienda, cuadra, granero y pajar».

Itsasoko ondare baserriak: Mendiguren

Mendiguren baserria (Mendeun)

“Los vascos se inventaron lo de la hidalguía universal y el caserío es la expresión arquitectónica de la libertad del vasco que alardea de ser un pequeño noble. No le importa gastar más, para que así, cuando lleguen los inspectores de Burgos o Valladolid, indagando sobre si este vasco es hidalgo, queden convencidos”.

Inguruan, gainera, beste elementu batzuk mantentzen dituzte: perratokia, ogi-labeak, karobiak, ur-askak, errota aztarnak, bolatokiak, proba-zelaiak, mandio-bideak, liñaputzuak… (ondare txikiaren atalean jasoko ditugu).

Itsasoko ondare baserriak: Egizabal

Egizabal baserria

Sarreran, aipatu bezala, arkitektonikoki ditugun altxorrez jabetzeko hitz hauek:

“Los maestros de obra tuvieron más de innovación que de invención. Se ven influencias de la región alemana de Suabia en el uso de maderas en las fachadas, se aprecian influencias del diseño italiano y la cantería francesa”.

Itsasoko ondare baserriak: Zubitain

Zubitain baserria

Itsasoko ondare baserriak: Sarriegi

Sarriegi baserria

“Aquí se produjo una democratización de los mejores hallazgos, se produjo una interculturalidad”.

Itsasoko ondare baserriak: Urteaga Haundia

Urteaga Haundia baserria

“Un agricultor vasco gozaba de adelantos arquitectónicos que en otros sitios de Europa eran privilegio de las élites. Aquellos maestros de obra hicieron una síntesis de los modelos más avanzados de Europa”.

Eta dolare-baserriak, euskal berezitasun garrantzitsua:

“Una peculiaridad estrictamente vasca: el caserío lagar. La máquina habitada”. “Hubo 9.000 caseríos lagar en tierras vascas y nos quedan ahora varios centenares. Es un caso único en Europa”.

Itsasoko ondare baserriak: Uribar (1526 Areriako Alkate)

Uribar baserria (1526 Areriako Alkate)

Itsasoko ondare baserriak: Ariztizabal

Ariztizabal baserria

Eta Itsason dugun Ondare izendatutako 10. eraikina Kontzeju etxea da, Goiko Ostatua, goiko plazako Udaletxe zaharra.

Itsasoko ondare baserriak: Goiko Ostatua

Goiko Ostatua edo Udaletxe zaharra