Herriko produktuak

Itsasoko produktuen marka

 

Itsasoko produktuak ezagutarazi eta bertako ekoizpena eta kontsumoa sustatzeko proiektu bateratua

Gaur gaurkoz, proiektu honetan parte hartu nahi izan duten herriko ekoizleen katalogoa sortu dugu produktu hauen ezaugarriak eta kontsumitzeko aukera denok eskura izan dezagun. Katalogoa malgua eta irekia da, urtaro bakoitzarekin batera produktu eta ekoizle berriak hartuko ditu barne.

Egin dezagun guztiok tokiko enpleguaren alde herri jasangarri batean.

 

Itsasoko produktuen katalogoa

 

 

Katalogo iraunkorra deskargatu

Itsasoko produktuen katalogoa 2021 [pdf]

Ezagutu herriko ekoizleen produktuak; kontsumitu garaikoa eta bertakoa.

 

Gehitu zure produktua

Zuk ere produktu bat eskaini nahi duzu katalogoan?

Katalogoa malgua eta irekia da. Idatz iezaguzu: itsasokoproduktuak@gmail.com

 

Udazkeneko nabarmenduak deskargatu

Udazkeneko produktuen katalogoa 2021 [pdf]

Ezagutu herriko ekoizleen udazkeneko produktuak; kontsumitu garaikoa eta bertakoa.

 

Neguko nabarmenduak deskargatu

Neguko produktuen katalogoa 2021 [pdf]

Ezagutu herriko ekoizleen neguko produktuak; kontsumitu garaikoa eta bertakoa.

 

Azoka eta neguko produktuen loteak

Gabonei begira, herriko produktuen bi lote mota ere prestatu dira: kaxa handia, 60€-ren truke eta kaxa txikia, 30€-tan. Interesa duzuenok deitu Maite Salutregiri (615 756 666). Jarraian lote bakoitza osatzen duen produktuen zerrenda:

Itsasoko produktuen lote txikia

30€ – Produktuak:

Sagar zukua (1l) – Urkulegi
Errezil sagarrak (500g) – Urteaga
Zeramika pieza – Pott
Kiwiak (1kg) – Miraballes
Pastak (200g) – Hariztizabal
Indaba (500g) – Zabalegi / Kataindegi
Intxaurrak (500g) – Atinbarrena / Mendeun

Itsasoko produktuen lote handia

60€ – Produktuak:

Eztia – Albitsu behekoa
Sagar zukua (1l) – Urkulegi
Sagarrak (1kg) – Hariztizabal
Marmelada eta hurrak – Urteaga
Zeramika pieza – Pott
Kiwiak (1kg) – Miraballes
Pastak (400g) – Hariztizabal
Indaba (1kg) – Zabalegi / Kataindegi
Intxaurrak (1kg) – Atinbarrena / Mendeun