Itsaso - Kizkitza - Mandubia ibilbide zirkularra
8,5km 355m 2h 30min
Itsasotik Kizkitzara zuzenean igo nahi baduzu, Altzigarragako bidegurutzera iritsiko zara lehenbizi. Beheraxeago iturria ere bada.
Behin Kizkitzan bertako ermita, itsasargi eta pagadiaz gozatuta, Arrobiatik(1) jaits zaitezke, hurbil duen iturria baliatuz, Mandubizelaiko trikuharriaren gunea bisitatu eta Mandubiko Bentara.
Itzulera, berriz, Donostia-Arantzazu GR-34 eta Done Jakue Bidearekin bat egin dezakezu lehenik, hainbat puntu historiko esanguratsu igaroz: Iminarriko bidegurutzea(2), XVI. mendeko Mendeun baserri-ondarea(3) eta Arrobizabal(4) mendigainetik Urteagaraino (hau ere XVI. mendeko zurezko ondare arkitektonikoa).
Zirkuitua ixteko, Arrobizabalgo bidegurutzetik(4) Itsasorantz hartu (garai bateko Itsaso-Arriaran herribidea) eta Miraballesetik(5) Aizkorriko ikuspegirik ederrena behatuz Itsasoko gunera helduko zara.
Ibilaldi honen hasiera eta amaiera puntua nahieran aukera dezakezu: Itsaso, Mandubia nahiz Urteaga, eta baita nahi duzun zatia egin ere.