Itsaso - San Lorentzo bide berdea
2,4km 15m 45min
Itsasotik San Lorentzo baselizara doan bide lauak 45 minutuz joan-etorria egiteko aukera eskaintzen dizu.
San Lorentzon bertan iturri, eserleku eta mahaiekin aisialdi gune batez ere goza daiteke eta ermitak duen interes historikoa eta artistikoa ezagutu.
Ermita honek interes berezia du, bere barnean XIX. mendeko hilerria mantentzen baita, ezagutzen diren kasu bakanetakoa delarik.
Bestalde, Madurea aldeko zozkerako etxeentzat eta Zozabarrotik Mandubi aldera zihoan bide zaharraren alboan kokatuta egoteak, mendeetan zehar garrantzi historiko esanguratsua izan du, baita bere jaieguneko ospakizunak ere, non Ezpatadantza egiten baitzen XIX. mendearen amaiera aldera arte.
Gaur egun auzolanari esker ermita eder honek bere egurrezko egitura karratuari zutik eta egoera onean eusten dio, urtean bitan bere funtzio erlijiosoa ere mantenduz, ostiral santuko gurutz-bidearekin eta San Lorentzo egunaren hurrengo igandeko arratsaldeko seietako mezarekin.