Itsasoko Udalaren jakinarazpenak:
16 OTS
Herri Batzarra
Herri Batzarra izango da Itsason Otsailaren 16an, larunbata, 19:00tan Udaleko gai garrantzitsuenei buruz berri eman eta elkarrekin aztertzeko.
23 URT
Zerbitzuak
Alegin jarri behar den Auzo-Konpostagailuaren kudeaketa eta mantenurako pertsona baten beharra dago.
25 URT 3 OTS
Ospakizuna
Koplak sortzeko tailerra izango da urtarrilaren 25ean eta otsailaren 3an, Santa Agedako bezperako koplekin, 2018 urtean izandako gertakari nagusiei errepasoa egingo diegu.
11 URT
Zerbitzuak
Zaborren Kudeaketa Hobetzeko bileraren deialdia luzatzen dizuegu herritar guztioi. Alegiko Zelai Ondo elkartean izango da urtarrilaren 11an arratsaldeko 7etan.
29 ABE
Josemari Barrenetxea zinegotzia zendu da eta larunbatean izango den agurraren berri eman nahi dizuegu