Kirol eskaintza
Kirol jardueren eskaintza
Udalerrien eskumen propioa da kirola eta kirol-jarduerak antolatzea eta sustatzea, eta erabilera publikoko kirol-ekipamenduak kudeatzea. Testuinguru honetan, Itsasoko Udalak, kirol eta jarduera fisikoaren inguruan urtero ekainean herritarron interesak jasotzen ditu hurrengo ikasturtean zehar eskainiko den kirol egitasmoa osatzeko.
Aipatzekoa da herritarren interes eta parte-hartze handiari esker, jarduera desberdinen eskaintza zabala urtez urte garatzen dela:
- Zerki enpresako kirol dinamizatzaileak Pilates, Zumba edota Mantentze-gimnasiaz arduratzen dira.
- Eta beste kasu batzuetan herritar boluntarioak: mendi irteerak hilabetero bigarren igandez, frontenis edota paseo-taldeez.
- Bestalde, Ibur Hipika Kluba herrian kokatua izateak, kirol modalitate hau aurrera eramateko herritarrok hurbilpenagatik erraztasunak izateaz gain, udalak diruz-laguntzen du %10ean: www.iburhipika.eus
- Amaiatzeko, Ormaiztegiko Udalarekin urtero hitzarmena sinatzen dugu bertako igerilekuan itsasoarrok sarrera eta abonoen kostea ormaiztegiarren baldintza berberetan izan ditzagun.
- Guztion kirol sustapena bultzatzearren, udalerri honetan frontoi ekipamenduaz gain, bi ibilbide inklusibo prestatu dira: Itsasotik San Lorentzo baselizara eta Alegiatik Uribarrera.
- Baita zailtasun ertaina duten bi ibilbide zirkular ere, 6 eta 8km ingurukoak, oinez zein txirrinduz egokiak direnak, bide batez, naturaz eta ondareaz gozatzeko: Itsaso-Kizkitza-Mandubia ibilbide zirkularra eta Itsaso-Alegia ibilbide zirkularra.
Frontoia
Kirol jarduera gidatu hauetatik kanpo Alegiako frontoia erabili edota erreserbatu nahi bazenu, irakurri honen erabileraren inguruko informazioa, tarifak eta ordenantzak esteka honetan.