Kontsulta eta ekarpenak
Kontsulta eta ekarpenak
Udala da herritarrek dituzten beharrak eta interesak bideratzen laguntzeko zerbitzu publikorik gertuenekoa.
Itsasoko Udaletik, herri abegikor, kohesionatu, solidario, iraunkor eta etorkizuna duena eraiki nahi dugu herritarrekin batera. Horretarako hurbiletik, komunikazioa eta gardentasuna bermatuz, partaidetza bultzatzen dugu, proposamenak egiteko, irizpideak landuz baloratzeko eta, finean, erabaki partekatuak hartzeko.
Helburu hauetara hurbiltzeko, herritarren parte-hartzea ezinbestekoa dela uste dugu. Horregatik, zure interesak eta beharrak adierazi, kontsultak egin eta iradokizunak Udalera bideratzeko aukera desberdinak eskaini nahi dizkizugu:
Zatoz Udaletxera
Udaletxera bertara joanda zure kezka edo kontsultak argitu, ekarpenak proposatu, abisuren bat eman edo kexa eta iradokizunen inprimakia bete dezakezu. Nahiago baduzu, telefonoz edo e-mail bidez ere jar zaitezke gurekin harremanetan.
- Helbidea: Itsaso Hirigunea 12, 20709 Itsaso (Ostatuaren goiko solairuan)
- Arreta ordutegia:
Astelehen, astearte, ostegun eta ostiraletan: 9:30-13:15
Asteazkenetan, arratsaldez: 15:30-19:15 - Telefonoa: 943 47 77 90
- Posta elektronikoa: udala@itsaso.eus
Udal-buzoien bidez
Zure ekarpena egiteko, horretarako prestatuta dauden buzoiak erabil ditzakezu. Itsasoko Udaletxearen kanpoaldean eta Alegiako elizako atarian daude kokatuta.
Formulario bidez
Bestalde, web orriak, Udalarekin zuzenean harremanetan jartzeko aukera eskaintzen dizu. Horretarako, segidan duzun inprimakiari erantzunez, zure datuak osatu, mezua idatzi eta, lege oharra irakurri ondoren, "bidali" botoia sakatu. Ahal bezain azkar jarriko gara zurekin harremanetan.
DLYFormulario
Norberaren Datuak Babesteko Legea
*Norberaren Datuak Babesteko Legea
Datu Pertsonalak Babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzko abenduaren 3ko 3/2018 Lege Organikoaren 11 artikulua eta Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren 13. eta 14. artikuluek informazio-eskubidea arautzen dute, eta Itsasoko Udalari baimena ematen diote emandako datu pertsonalak tratatzeko, aurreko paragrafoan aipatutako helburuak betetzeko. Hala ere, edozein unetan erabili ahal izango dituzu datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko ("ahanzturara" eskubidea), tratamendua mugatzeko, eramangarritasuna bermatzeko, aurka egiteko eta banakako erabakiak hartzeko eskubideak, helbide honetan: Itsaso hirigunea 12, 20709 Itsaso edo helbide elektroniko honetan: udala@itsaso.eus