Lege oharra
Lege oharra
Itsasoko Udalaren webgunearen erabiltzaileei jakinarazten diegu:
- www.itsaso.eus domeinua Itsasoko Udalaren jabetzakoa da. Itsasoko herritarren zein erabiltzaile guztien eskura jarri da Itsasori buruzko informazio orokorra emateko, baita udal antolaketaren zerbitzu eta kudeaketa guztiei buruzko informazioa emateko ere.
Webgunearen titulartasuna:
Domeinua: www.itsaso.eus
Titularra: Itsasoko Udala
Egoitza soziala: Itsaso hirigunea 12, 20709 Itsaso
Telefonoa: 943 47 77 90
Posta elektronikoa: udala@itsaso.eus
IFK: P2000031A
WEBGUNEA ERABILTZEKO ZEHAZTAPEN ETA BALDINTZAK
Ikur, bereizgarri, marka, izen komertzial, eduki (testuak, grafikoak, irudiak, argazkiak, softwarea, esteka eta ikus-entzunezko edo soinuzko gainerako edukiak eta iturburu-kodeak…), elementuen egitura, diseinua eta emateko modua eta web gune honetan agertzen den beste edozein informazio Itsasoko Udalarenak dira, eta jabetza industrial eta intelektualeko eskubideek babesten dituzte.
Erabiltzaileak debekatuta dauka aurreko atalean aipatutako elementuak Itsasoko Udalaren baimen espresurik gabe ostatatzea, biltegiratzea, publikoki komunikatzea, argitaratzea, banatzea edo partekatzea eta, oro har, beste edozein ustiapen-mota. Web gune honetako edukien laburpenak inprimatu eta deskargatzeko baimena ematen da soilik erabilera pertsonal eta pribaturako egiten direnean.
Webgune ofizial honetan webgune independenteetarako estekak daude. Esteka horien xedea da gure udal antolaketarekin zerikusia duten eta Interneten aurki daitezkeen beste informazio-iturrietarako sarbidea ahalbidetzea, betiere gune horien egileen jabetza intelektualeko eskubideak errespetatuta. Nolanahi ere, itsasoko Udalak ez du bere gain hartuko esteka horietara sartzearen edo edukien ondoriozko erantzukizunik. Era berean, Itsasoko Udalaren webgunerako estekak ezarriz gero, udal titularitateko jabetza intelektualeko eskubideak errespetatu beharko dira.
Erabiltzaileak ez du erabiliko instalatuta dauden babeserako edo segurtasunerako sistemak ezabatzea, aldatzea, saihestea edo manipulatzea eta webgunea eta bere edukietarako arrisku edo kalterik edota baliogabetzea ekar dezakeen inolako baliabiderik.
Itsasoko Udalak ez du bere gain hartzen hirugarren pertsonek edo entitateek bertan dagoen informazioaz egiten duten erabileraren erantzukizunik. Halaber, ez da beste pertsona fisiko edo juridiko batzuek webgunean jartzen duten edukia eta informazioa eguneratzearen erantzule, ezta esteka edo beste sistema batzuen bidez eskuratu daitekeen informazioaren erantzule ere.
Web honen bidez emandako informazio administratiboak ez du ordezkatzen aldizkari eta buletin ofizialetan argitaratu beharreko publizitatea; izan ere, argitalpen horien edizioak ematen dio fedea horien edukiari.
Itsasoko Udala ez du bere gain hartuko inolako erantzukizunik hirugarren batzuek kudeatutako webguneetarako sarbidea ematen dieten estekak (linkak), direktorioak edo bilaketa-tresnak erabiltzeagatik kalte-galerarik sortuz gero, ezta gune horien edukietan egon litezkeen birus edo kode maltzurrek erabiltzaileen dokumentu elektronikoetan edo fitxategietan kalterik sortzen badute ere.
Horiek horrela, Itsasoko Udalak ez du bermatzen webguneak eta zerbitzariak birusik ez izatea, eta ez du bere gain hartzen inolako erantzukizunik webgunera sartzeagatik edo webgunean sartzea ezinezkoa izateagatik.
Itsasoko Udalak eskubidea du edukiak, informazioak, aplikatiboak eta abar aldatzeko eta edukiak gehitzeko, edozein unetan eta aldez aurretik adierazi gabe.
Itsasoko Udalaren nahia da webgune honek ahalik eta modurik eraginkorrenean funtzionatzea eta bere helburua behar bezala bete dezala. Horregatik egiten ditu webgunearen mantentze lanak, beharrezkotzat jotzen diren bitartekoak jarriz, baina ez du bere gain hartzen webgunearen funtzionamenduan egon daitezkeen disfuntzioen edo akatsen erantzukizuna.
Itsasoko Udalak webgunean agertzen diren zehaztapenak eta baldintzak alda ditzake, eta, beraz, zehaztapenak eta baldintzak sarri begiratzeko aholkatzen du, aldaketak egon daitezkeelako.
Webgune hau erabiltzeak bertan jasotako zehaztapenak eta baldintzak onartzea dakar.
Azalpenik edo argibiderik behar izanez gero, edo iradokizunen edo kexaren bat egin nahi izanez gero, Udaleko iradokizunen postontzia erabil daiteke.
Norberaren Datuak Babesteko Legea
Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko 2016/679 Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorrari eta Datu Pertsonalak Babesteko eta Eskubide Digitalak Bermatzeko 2018ko abenduaren 5eko Lege Organikoari jarraiki, pribatutasun-politika honen helburua Itsasoko Udalak bere zerbitzuak nola jasotzen, tratatzen eta babesten dituen ezagutaraztea dela jakinarazten dizugu.
TRATAMENDUAREN ARDURADUNA
Izena: Itsasoko Udala
IFK: P2000031A
Helbidea: Itsaso Hirigunea 12, 20709 Itsaso
Telefonoa: 943477790
Emaila: udala@itsaso.eus
DATU PERTSONALEN TRATAMENDUAREN HELBURUAK
Kudeaketa eta administrazioa erraztea da web-gune honetan aurkituko dituzun fitxategien helburua, zerbitzu berriak eskaini, galderei erantzun eta tresna honen bidez aurkezten diren iradokizunak kontuan izan, guztia eskainitako zerbitzuak zabaldu eta hobetzeko helburuarekin.
LEGITIMAZIOA
Inprimaki hauetako datu pertsonalak erasandakoaren onespenaz jasotzen dira. Jakinarazten dizugu zuk emandako datuak Itsasoko Udalaren jabetza eta ardurapekoak diren fitxategietan sartuko ditugula. Datu horiek soilik udal kudeaketarako erabili ahal izango dira, eta beste administrazio publikoei edo beste norbaiti laga edo jakinarazi ahal izango zaizkie Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan aurreikusitakoa betetzen bada.
DATUEN KONTSERBAZIOA
Ematen diren datu pertsonalak behar den denboran gordeko dira, biltzen den helburua betetzeko eta helburuaren ondorioz sor daitezkeen erantzukizunak zehazteko, eta datu horiek ezabatzea edo tratamenduari aurka egitea eskatzen ez bada. Era berean, legez eska daitezkeen betebeharrak betetzeko legezko epeen arabera gordeko dira.
DATUEN KOMUNIKAZIOA
Datu pertsonalak tratatzen diren bitartean, Itsasoko Udalak ez dizkie datu pertsonalak hirugarrenei jakinaraziko, legezko betebehar bat betetzen denean izan ezik. Horretarako, pertsona horrek baimena eman beharko du, eta, beharrezkoa izanez gero, eskatu egingo zaio.
INTERESDUNEN ESKUBIDEAK
Edonork du eskubidea Itsasoko Udalak bere datuen tratamenduari buruzko baieztapena lortzeko.
Zure datuak eskuratu, zuzendu, ezabatu eta eramateko, datuon tratamendua mugatzeko eta aurka egiteko eskubideak erabil ditzakezu, baita zure datuen tratamendu automatizatuan soilik oinarritutako erabakiak ez hartzeko eskubidea ere. Hala dagokionean, Itsasoko Udalean, Itsaso Hirigunea, 12, Itsaso, Gipuzkoa, Espainia, 20709 helbidean edo udala@itsaso.eus helbide elektronikoaren bidez zure eskubideak erabili ahal izango dituzu.