San Lorentzo ermita

San Lorentzo ermita

San Lorentzo baselizak eraikuntza errektangeluarra du, lau isuriko egur mardulezko teilatuarekin. Sarrerako ateraren ondoan, ur bedeinkatu ontzia eta harrian landutako gurutze txiki bat daude.

Itsasoko San Lorentzo baseliza

Itsasoko San Lorentzo baselizaren sarrera

Aldara harrizkoa da, Arriarango apaiz etxetik Eztalagoitiko Domingok traktoren ekarria, eta eusten dioten bi harriak, Atingoena baserriko zutabeen oinarriak izan ziren bere garaian. 

Oraindik noiz zehaztu gabe badugu ere (XIX mendean ziurrenik), izurritea izan zen herrian eta ermita hau hilerri bezala erabili beharrean suertatu ziren. 1977an zorua berritzean, hezur ugari aurkitu zen lurpean.

Itsasoko San Lorentzo baselizaren barrualdea

Itsasoko San Lorentzo baselizaren teilatua

San Lorentzo eguna

Abuztuaren 10a da baseliza honen eguna. Aspaldiko urteetan hurbileneko igande arratsaldez egin ohi izan da ospakizun hau. Itsasoar guztiontzat izan da erreferentzia beti eta Madura aldekoentzat jai egun garrantzitsua.

Itsasoko San Lorentzo baselizaren kanpaia

Itsasoko San Lorentzo eguna

Garai batean Ezpatadantza egiten omen zen (belaunaldiz belaunaldi jaso duguna) eta, gerora, oraindik zaharrenek gogoratzen dute, Eztalagoitiko Joxemari Oria soinua jotzen eta ez da hainbeste Inixio tabernariak edariak eraman eta familia osoak belardian meriendatzen genuela.

Urtez urte arratsaldeko seietan meza edota funtzioa egin izan da, baina urte batzutan segidako merienda-afariari ez zaio jarraipenik eman. 2014 eta 15ean, auzolanean ermita eta bere ingurua txukundu, margotu eta erreteila ere egin zitzaion, ingurua bisitarien gozagarri izan eta ospakizuna berreskuratzeko asmotan.

Itsasoko San Lorentzo baselizan auzolana 2014an

Itsasoko San Lorentzo baselizan auzolana 2014an

Urte berean, abuztuaren 9an, San Lorentzo egunaren hurbileneko igandea izanik, Itsasoko San Lorentzo ermitan ospakizuna izan genuen arratsaldez, ohiturari jarraiki. Hogeita hamar lagunetik gora elkartu ginen eta mokadu goxoaz gozatu festa giroan.

San Lorentzo egunean meza Itsasoko baselizan

San Lorentzo egunean merienda Itsasoko baseliza kanpoaldean

Ordutik, auzolanean hainbat lan egin dira eta San Lorentzo egunean urtero eman diogu jarraipena ospakizunari.