Web edukia bistaratu

Udal Batzordeak

Itsasoko Udaleko Batzordeak hiru lantaldetan daude banatuta: ekimen sozio-kulturalak, azpiegitura eta ingurumena eta komunikazioa, partaidetza eta gardentasuna. Batzorde hauek irekiak dira, beraz, nahi duzuen itsasoar guztiok parte hartzera gonbidatuta zaudete.

Segidan, Batzorde bakoitzaren lan-lerroak eta elkartzeko egutegia aurkituko dituzu, oro har hamabostetik behingoa izango dena (baina gerta liteke opor edo jai-egunengatik aldaketak izatea):

Komunikazioa, partaidetza eta gardentasuna

Asteartetan, 19:30etan elkartzen da hamabostean behin (Ekimen sozio-kulturalen Batzordearekin txandatuz) Itsasoko udaletxean.

  • Helburu nagusia: herritarrak udalaren kudeaketan eta erabakietan hurbiletik parte hartzeko aukera izan dezaten, komunikazioa bermatzea eta, dagokionean, zuzeneko Herri Batzarrak (ohikoak, hiruhilero) deitzea.
  • Jarduerak: komunikazio bideak landu, web orria eta sare sozialak eguneratua izan, herri batzarrak antolatu, komunikabideekin harremanak, artxibo historikoaren kudeaketa...
  • Arduradunak: Anttoni Okariz Gorrotxategi eta Olatz Iza Maiora

Ekimen sozio-kulturalak

Asteartetan, 19:00etan elkartzen da hamabostean behin (Komunikazio Batzordearekin txandatuz) Itsasoko udaletxean.

  • Helburu nagusia: herritar guztien arteko elkarbizitza positiboa bultzatzea, inklusioa, kultur aniztasuna, parekidetasuna, begirunea, euskararen normalizazioa, enplegu lokalari babesa, belaunaldien arteko kohesioa, elkar ezagutza..
  • Jarduerak: Urte osoko ekimenen aurreikuspena egitea eta horien lanketa, prestaketa eta antolaketa burutzea. Baita balorazioa ere, hobetzeko aurrerabideak kontuan hartzeko. Honako ekintzak hartzen ditu bere baitan: auzolanak, tailerrak, jaiak, hitzaldiak, azokak, irteerak...
  • Arduradunak: Olatz Iza Maiora eta Anttoni Okariz Gorrotxategi

Azpiegitura eta ingurumena

Asteazkenetan, 19:30etan elkartzen da hamabostean behin Itsasoko udaletxean.

  • Helburu nagusia: herri eremu osoan zehar azpiegiturak egiteko edo mantentzeko ingurumen irizpide estrategiko egokien azterketa eta arauetan jasotzeko kudeaketa gauzatzea.
  • Jarduerak: Udal zerbitzuak, eraikuntza publikoen irisgarritasuna eta optimizazioa, bideen mantentzea eta berritzeak, ur hornidura, konektibitatea, lurren kalifikazioak...
  • Arduradunak: Gorka Sasieta Barrenetxea eta Maria Isabel Olanga Zabala

 

Bestalde, Batzorde Kudeatzaileko kide guztiak hamabost egunean behin biltzen dira gestioaren jarraipena egiteko era honetan:

Gobernu Batzordea

Asteazkenetan, 18:00etan elkartzen da hamabostean behin Itsasoko udaletxean.

  • Arduraduna: Gorka Sasieta Barrenetxea

 

Udal Batzordeen bilera aktak

Ondorengo dokumentuetan, bi astean behin egindako Batzordeen bilkuretan landutako lan lerroak, hartutako erabakiak eta hurrengo hitzorduetarako emango diren aurrera-pausuak zehazten dira, baita hurrengo bilerarako eguna ere:

Udal Batzordeen bileren aktak
pdf
139.04 KB
2017·06·06
Ekimen sozio-kulturalen batzordean landutakoak: Itsasora Irteera, elizako erretaula, udaleku artistikoak, auzolana, ekaineko gazteen kontzertua, Korrika, ukendu eta xaboi tailerra eta San Juan bezpera; Azpiegitura eta ingurumen batzordeko gaiak: Alegiako ranpa, jolas parkea, komun eta dutxa, Udaletxeko radiadoreak eta baserri bideak; Komunikazio batzordean jorratutakoak: udaleku artistikoak, San Juan Bezpera eta ukendu eta xaboi tailerra.
pdf
146.65 KB
2017·05·23
Ekimen sozio-kulturalen batzordean landutakoak: maiatzeko irteera, elizako erretaula, Katilu eguna, Alegiako festak, Itsasoko festak, Ekaineko gazteen kontzertua, San Juan bezpera, ukendu eta xaboi tailerrak eta Korrika; Azpiegitura eta ingurumen batzordeko gaiak: ekipamendu informatikoa, konektibitatea, seinaletika eta tabloia eta buzoiak; Komunikazio batzordean jorratutakoak: web orria, Google-maps eta Herri Batzarra.
pdf
154.42 KB
2017·05·09
Ekimen sozio-kulturalen batzordean landutakoak: Kizkitza auzolanaren balorazioa, elizako erretaula, Katilu eguna eta Nafarroako Itsasorako irteera; Azpiegitura eta ingurumen batzordeko gaiak: Udal ekipamendua, Goiko Ostatuko analisia egiteko proiektua, Ostatua-Udaletxea eraikina, Alegiako proiektua, txatarrerian ukuilu bat egiteko baimena, Ur Kontsortzioa eta HAPOak; Komunikazio batzordean jorratutakoak: etxeetako data basea egitea, tabloien kokalekua zehaztu, GPSezko lokalizazioen mapa nola burutu aztertzea, web orriaren hurrengo pausoak, hurrengo Batzarra prestatzea (ekainaren 3an) eta Goierri Telebista.