Udal langileak

Udal langileak

Gaur egun, honako langileak ditu Itsasoko Udalak:

 

IDAZKARI KONTU-HARTZAILEA

Martin Iparragirre Mujika

idazkaria@itsaso.eus

Osoko Bilkuren deiak eta aktak egitea, Udalbatzari lege-aholkularitza eskaintzea, Udal eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren Erregistro Orokorra eramatea, erabaki eta hitzarmenen tramitazioa, prozedura eta epeen jarraipena, Udal-baliabide ekonomikoen gestioa eta gastu publikoaren fiskalizazio eta kontrola... Informazio gehiago.

ADMINISTRARIA

Iker Lizardi Iturriza

udala@itsaso.eus

Publikoari harrera eta informazioa, agirien tramitazioa, bizilagunen errolda eta katastroa kudeatzea eta diruzaindegia, errekaudazioa eta kontabilitatean idazkari kontu-hartzaileari laguntza ematea, besteak beste. Informazio gehiago.

GIZARTE LANGILEA

Bihotza Esnaola Edo

Giza-zerbitzuak eskaini, kudeatu eta koordinatzearen arduraduna: etxez etxeko laguntza, hirugarren adina, marjinazioaren prebentzioa eta gizarteratzea, familia eta elkarbizitza... Informazio gehiago.

UDAL LANGILEA

Jose Mari Narraspe Mujika

Mantentze eta kanpo zerbitzuen arduraduna: bide, gune publiko eta udal-azpiegituren mantenua eta Udal-zerbitzu desberdinen (Frontoia, Hilerria, baserri-bideak, etb.) mantenu eta jarraipena.

ARKITEKTOA

Mirian Otamendi Itoiz

Udalerriari eragiten dioten eta Udalaren eskumenekoak diren hirigintza kudeaketarako plangintzak, lizentziak, kontrolak eta agiriak gauzatu, jarraipena egin eta koordinatzearen arduraduna, baita Udal Korporazioari aholkularitza teknikoa ematearena ere. Hiri antolaketaren inguruko informazio gehiago.

APAREJADOREA

Estibaliz Igartua Echevarria

Obra proiektuetan parte hartu edota egindakoak errebisatzearen arduraduna, baita Udal Korporazioari aholkularitza teknikoa eta aurrekontuen arloko informazioa erraztearena ere.